Skip to content

EuskOOS: Euskal kostaldeko ozeanografia operazional sistema

EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazional sistema da, Euskalmetek operatzen dueña AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin

Zein datu ematen ditu EuskOOSek?

EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazional sistemak honako hau eskaintzen du:

Neurketa zehatzak

itsasoaren egungo eta iraganeko egoerarenak Euskadiko kostaldean.

Iragarpenak

Itsasoaren etorkizuneko baldintzenak (gehienez 3 egun).

Produktu ozeano-meteorologikoak

(olatuak, haizea, itsasoaren maila, tenperatura eta azaleko korronteak) euskal itsasertzaren erabiltzaileentzat.

ubicaciones_EUSKOOS_EU

Euskadiko sare ozeano-meteorologikoa

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak itsas inguruneko hainbat aldagai neurtzeko eta aurreikusteko sistemak garatu eta mantentzen ditu. Sistema horiek itsasoko prozesu meteorologikoei eta itsas ingurunean izandako aldaketei buruzko informazioa ematen dute, sarritan prozesu meteorologiko horiekin lotuta daudenak.

Informazio horren zati handi bat ia denbora errealean bidaltzen da (satelite bidez edo beste komunikabide batzuen bidez) Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren instalazioetara. Bertan, jarraipen zehatza egiten da une egokian, eta, horrela, denboraleen, galernen eta abarren aurreikuspena eta bilakaera ezagutzeko aukera ematen da. Hori dela eta, funtsezko tresna da, bai meteorologia egoera txarrei aurre egiteko, bai erabiltzaile mota guztiei interes orokorreko informazioa eskaintzeko.

Sare ozeano-meteorologiko hori EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operatiboaren sisteman integratzen da, eta hainbat neurketa-sare (buiak, itsasertzeko estazioak, mareografoak, maiztasun handiko radarrak eta bideometria-estazioak) eta iragarpen-zerbitzu (olatuak, itsasoaren maila, haizeak, korronteak eta uraren tenperatura) ditu.

Boyas-euskoos
golfodebizkaia_euskoos

Neurketa sareak

estacion_meteorologica_bermeo

Estazioak

Estazio ozeano-meteorologikoen helburua datu fisikoak, morfologikoak eta biologikoak biltzea da, ahalik eta bereizmen handienarekin eta epe luzerako perspektibarekin, kostaldeko sistema baten portaera eta bilakaera zehazteko, non natura- eta giza eraginak batera existitzen diren. Pasaiako badiaren bokalean (Gipuzkoa) eta Bilboko Abraren kanpoaldean (Bizkaia) instalatuta daude.

boya_aguas-_profundas

Buiak

Ekipo horiek, parametro meteorologiko guztiez gain, sakonera desberdinetako olatuei eta gazitasunari buruzko informazio zehatza jasotzen dute. Ur sakonetako buiak Matxitxako lurmuturretik (Bizkaia) 10 miliatara eta Donostiako kostaldetik 17 miliatara daude.

radas_alta_frecuencia

Radarrak

HF radar sistemak (High Frequency – Frekuentzia altua) teknologia bat da, lehorrean kokatutako estazioen bidez, itsas azaleraren informazio fisikoa lortzeko aukera ematen duena, hala nola olatuak, itsas korronteak eta haizearen norabidea. Sistema horren antenak Bermeon eta Hondarribian daude, eta 10.000 km2 inguruko eremua estaltzen dute.

mareografo_euskoos

Mareografoak

Frekuentzia altuko mareografoek itsasoaren azaleraren altuera erregistratzen dute, iragarpenek ezohiko ezaugarriak (ziklogenesi leherkorrak) dituen denboraleren bat berehala gertatuko dela ohartarazten duten egoeretan, gertakari horiek olatuen eremu babestuetan (portuak, estuarioak eta ibaien bokaleak) uholde-arriskua ebaluatzeko helburuarekin. Pasaiako portuko Herrerako kaian (Gipuzkoa) eta Bermeoko portuan (Bizkaia) daude instalatuta.

estacion_videometria_esukoos

Bideometria Estazioak

Kostasystem sareko bideometria-estazioek erresoluzio handiko monitorizazioa errazten dute (bai espazioan, bai denboran), eta itsasertzaren jarraipena modu erraz samarrean eta kostu onargarriarekin egitea ahalbidetzen dute.

glider_euskoos

Glider-ak

Glider-ak itsaspeko ibilgailu autonomoak dira, eta ozeanoan behaketak egiteko aukera ematen dute, estaldura espazial zabalarekin eta iraupen luzearekin. Behaketa hauek ordubete batzuetatik aste edo hilabete batzuetara luza daitezke, ehunka kilometroko eremua hartuz.