KOSTASystem bideometria estazioak
KOSTASystem sareko bideometria-estazioek bereizmen handiko monitorizazioa errazten dute (bai espazioan, bai denboran), eta itsasertzaren jarraipena nahiko erraz eta kostu onargarriarekin egitea ahalbidetzen dute.
Bideometria-estazio horien aplikazio nagusiak honako hauek dira, besteak beste:
- Kostaldeko linearen jarraipena
- Marearteko topografia, azalera-aldaketak eta bolumena
- Erabiltzaileen dentsitatea hondartzetan
- Haustura-eremua, barrak eta itzulera-korrontea detektatzea
Euskoos sareko bideokamera aktiboak Bermeon (Bizkaia) eta Zarautzen, Mutrikun eta Donostian (Gipuzkoa) daude.

