Skip to content

Frekuentzia altuko mareografoak

Pasaiako eta Bermeoko frekuentzia altuko mareografoak

Azken hamar urteetan, Pasaian eta Bermeon frekuentzia altuko hainbat mareografo jarri dira, itsas mailaren altuerari buruzko informazioa jasotzen dutenak, 5 segundotik behin.

Ekipo horiek itsasoaren gainazalaren altuera erregistratu dute, iragarpenek ezohiko ezaugarriak zituen denboraleren bat (orain ziklogenesi leherkorrak esaten zaienak: Klaus, Herkules, etab.) laster gertatuko zela ohartarazten zuten egoeretan. Frekuentzi altuko mareografoek hartutako neurrien helburua izan da gertakari horien uholde-arriskua ebaluatzea olatuetatik babestutako eremuetan (portuak, estuarioak eta ibaien bokaleak).

Datu intentsibo horietatik abiatuta, itsas mailaren seinalean esku hartzen duten prozesuak bereiz daitezke: marea astronomikoa, marea meteorologikoa eta portuko asaldura.

Hiru prozesuen bateratzeak (marea astronomikoa, marea meteorologikoa) eragin nabarmena du kostaldean, eta olatuek urez bete eta kaltetu dezakete kostaldea itsas ekaitzetan.

mareografo_pasaia_02
marea_atmosfera

Frekuentzia altuko mareografoen sentsoreen eta parametroen zerrenda

01

Itsas mailaren guztizko altuera 5 segundotik behin (berehalako maila)

02

Osagai astronomikoa berehalako itsas mailan

03

Osagai meteorologikoa berehalako itsas mailan

04

Portuko asaldura