Donostiako ur sakonetako buia
Donostiako ur sakonetako buia 2007an jarri zen martxan, eta kostaldetik 12 milia iparraldera ainguratuta dago, 500 metro inguruko sakonera duen eremu batean (ezponda kontinentalean).
Sakonera horretan, itsas hondoak ez die 20 bat segundoko olatuei (hondoko itsasoko denboraleen ezaugarriak, ipar-ekialdeko Atlantikoa zeharkatzen duten depresioek sortuak, Islandia eta Irlanda artean), ere eragiten, eta hortik datorkio ur sakoneko buia izena. Olatuak itsasertzera hurbiltzen diren heinean eta sakonera murrizten den heinean, olatuaren formak, altuerak eta norabideak itsasoaren gainazalaren eta itsas hondoaren artean dagoen ur-lodieraren eragina jasaten dute. Olatuak, ur sakonetatik doan bidean, tarteko sakonera duen eremua zeharkatzen du (bere forma, altuera eta norabidea sakoneraren mende daude) eta sakonera txikiko uren eremua (hemen sakoneraren menpe dago), kostaldearen kontra hautsi arte.

